XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MIK, - ¿Erreal bat? Naigo det surrtara bota.
Guzia, guzia arrtzen det nik: perrkala, satena, gerrga urrdin rraiatu ta illuna, lana, algodoi ta alpaka; merinoa ere bai, aria ere bai, erretorrta ere bai, tisu ta liberrti ere bai.
Datorrela guzia: damasko, seda, terrtziopelo, frranela, baieta, oiala, marrazko jantziak, estrrañek eta pitxitxelak,
MIK, - Jainkoa'k egun on, trrapera.
BILTZ, - (
Ongi etorri, señorita.
¿Zerr dakarrtzu?.
MIK, - Ara, ikusi. (
BILTZ, - (
Baña dana dala ¿zenbat naiko zenduke?.
MIK, - Bost erreal.
BILTZ, - ¿Eee...? ¡Zera berriz...! Ez da urre-galoiak balira ere ¿Zerr pentsatzen dezu zuk, trrapu zarr oekatik bost erreal eskatzeko? Ez, ez.
Kiloko amarr zentimo, azkena.
MIK, - ¿Ta zenbat kilo izango dira, ba, oek?.
BILTZ, - Eun kilo ez beintzat.
Berealaxe ikusiko degu. (
Bi kilo ta errdi, exkax... Erreal bat; tori...
BILTZ, - (
MIK, - ¿Komodan? Ara berriz... Zuk ere obe zenduke komoda orrtatik edukazio pixka bat atera jende-arrtera ekarrtzeko... ¡Baña trrapu-biltzalle bati zerr edukazio eskatuko diogu...!.
BILTZ, - ¡Oi...! Bedorrek unibersidadean ikasiko zuan edukazio lirain eta gustagarri ori....
MIK, - Ez daukat zuri esplikaziorik eman bearrik.
BILTZ, - Ez da nik ere zure edukazioaren bearrik. ¡Arrtuko zenduke...!
MIK, - Noan, noan, lotsagabe tzarr onen ondotik. ¡Uutikan...! (
BILTZ, ¡Puuuf...!.